Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostena: Ingurumenaren aldetik jasangarria izango den lehiakortasunerako trantsizioa

Imagen de portada del libro Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostena

Resumen

  • Ziurgabetasun handiko egoeretan, nahitaezkoa da bai azken urteetako emaitzak eta bai lehiakortasunaren oinarriak ongi ulertzea. Ongizatea helburu duen lehiakortasun esparrua erabilita, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenak Erkidegoko egoera aztertzen du, unean uneko egoera gaindituta, etorkizuneko lehiakortasuna sendotuko duten ekintzak identifikatzeko helburuarekin. Txostenaren lehen kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoaren jardunaren diagnostiko eguneratua aurkezten da, bai ongizatearen dimentsioetan eta bai ekonomia eta enpresa dimentsioetan. Hurrengo bi kapituluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko egiturazko ingurunearen funtsezko bi dimentsio aztertzen dira: egitura ekonomikoa (2. kapitulua) eta demografia eta pertsonen balioak (3. kapitulua). 4. kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren sei palanka dinamikoei lotutako adierazle nagusien bilakaera aztertzen da. Palanka bakoitzean ekintza zehatzak identifikatzeaz gainera, Txostenak zeharkako lehentasunezko bost ekintza proposatzen ditu, enpresen, gobernuen eta beste eragile batzuen jarduna gidatzeko.

Otros catálogos

Identificadores de libro


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno