Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hircocervusa eta amandrea: euskal subjektu zatikatua Larramendiren diskurtsoan

Luzia Alberro Goikoetxea, Koldobika Josu Bijuesca Basterrechea, José Antonio Marín Paredes

  • Ziur aski, Larramendiren pentsamendu eta obrari buruz orain arte egin den ikerketarik originalena dela esan daiteke. Jesuita andoaindarrak eraiki zuen euskal subjektuaren kontraesanen ikerketa gisa aurkezten da, baina askoz zabalagoa eta sakonagoa den emaitza eskaintzen du: Manuel Larramendi XVIII. mendeko eztabaida intelektual, erlijioso, politiko eta linguistikoetan bizitasunez parte hartu zuen pentsalari gisa ematen zaigu ezagutzera eta bere pentsamenduaren berrinterpretazio oro-hartzailea sortzen du.

    Horixe da, hain zuzen, liburu honen bertuterik nagusiena: Larramendi bere garaiko eragile polifazetiko gisa aurkeztea eta euskal pentsamenduarentzat erreferentziazkoa den egile honen ekarpenaren balioa gaurkotzea


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus