Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Familian zentratutako ikuspegia: Kontzeptualizazioa eta eredu operatiborako proposamena

Imagen de portada del libro Familian zentratutako ikuspegia

Información General

Resumen

  • Ikuspegi askotatik, familiek pertsonen bizitzan duten garrantzia onartzen da. Adimen- eta garapen-desgaitasunen esparruan, familiek oso leku desberdinak bete dituzte denboran zehar. Azken urteotan, testuinguru komunitarioen errebalorizazioarekin batera, familiaren testuinguruaren errebalorizazioa ere eman da, laguntzak zehazteko orduan familiak erdian jarriz.

    Familian Zentratutako Ikuspegiak planteamendu horiek zehazten ditu, familiak aditu eta gai eta profesionalentzat eta arduradun politikoentzat ezinbesteko bazkide gisa hartzean oinarritutako printzipio eta jardunbide multzoaren bitartez. Esparru horretan, FEVAS Plena Inclusión Euskadik Familian Zentratutako Ikuspegia garatzearen eta sakontzearen, indarrean jartzen ari diren alderdiak identifikatzearen eta bertako kide diren erakundeen errealitatean aplikatzeko modu berriak aztertzearen aldeko apustua egin du.

    Liburu honek FEVAS Plena inclusión Euskadi eta Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko «Esku-hartzea: Bizi Kalitatea eta Gizarteratzea» ikerketa-taldeak gauzatutako elkarlaneko ikerketa-proiektuaren emaitza nagusiak aurkezten ditu. Familien eta profesionalen ikuspegitik helburua, familien ongizatean, ahalduntzean eta lankidetzan gehien laguntzen duten jardunbideak identifikatzea, eta erakundeetatik adimen- eta garapen-desgaitasunena duten pertsonen aldeko garapena bultzatzea ahalbidetuko duen eredua eskaintzea izan da. Horretarako, prozesu metodologikoa eta lortutako emaitzak adostu eta balioztatu dituzten ikertzaileek, profesionalek eta familiek osatutako izaera mistoko talde eragilea sortu da. Hauek izan dira talde eragileko kideak: Oiane Uriarte (APDEMA), Emilio Arizaga eta Laura Díaz (APNABI-AUTISMO BIZKAIA), Mikel Álvarez, Esther Bogajo, Natalia Marañón eta Miriam Ruiz (ASPACE GIPUZKOA), Ana Acarregui, Naiara Fernández eta Tatiana Urien (GAUDE), Jimmy Brosa (GAUTENA), Elena Chavarri, Paki Lajas eta Josune Martínez (ULIAZPI), eta Valeria García-Landarte, Begoña Pérez del Palomar eta Lucía Soria (FEVAS Plena inclusión Euskadi).

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno