Ekonomia garaikidea izeneko ikasmaterialak munduko ekonomiaren garapenaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, eta gaur egungo nazioarteko sistema ekonomikoaren oinarriak eta funtsak ulertzeko tresna baliagarria da. Helburu hori lortzeko, ikasmaterialak lau bide jorratzen ditu: lehenengo, historia ekonomiko garaikidea aztertzen du, lehenengo Industria Iraultzatik gaur egun arte, fenomeno ekonomiko aipagarrienak bakoitza bere giza testuinguruan eta testuinguru politikoan interpretatzeko; bigarren, garapen ekonomikoak eta krisi-egoerak sorrarazten dituzten arrazoiak aztertzen ditu gaur egungo egoera ekonomikoa ulertzeko; hirugarren, kapitalismoa, sozialismoa eta garapen-bidean dauden herrialdeen eredu ekonomikoak aztertzen ditu, bakoitzaren abantailak eta desabantailak konparatzeko; laugarren, gaur egungo nazioarteko gizartean nagusitu den globalizazio ekonomikoaren ezaugarriak aurkezten ditu.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados