Ikasmateriala oinarri orokor gisa erabil daiteke enpresa- eta ekonomia-arloko ikasketetan, enpresaren nazioartekotze-prozesua eta nazioarteko salgaien eta zerbitzuen eraman-ekarria aztertzeko. Helburu zehatzak hauek dira:
Ikasleak enpresaren munduan aplika daitezkeen kanpo-merkataritzako oinarrizko tresnak ongi ezagutzea.
Etorkizunean, bere garapen profesionalerako enpresaren nazioartekotze-prozesuan aurrera eraman behar izango dituen funtzioen oinarriak ongi ezagutzea, bereziki kanpo-merkatuetara jotzeko baliabideak eta nazioarteko kontratazioaren ezaugarriak.
Europako merkatuaren funtzionamendua ezagutzea, gaur egun "nazioarteko merkatu" tradizionala ez bezalakoa baita.
Bateratze ekonomikorako eskualde-erakundeek kanpo-merkatuak izateko eskaintzen dituzten aukerak identifikatzea.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados