Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Covid-19aren gizarte eragina eta pertsona migratuen egoera Euskadin (2020-2021 aldia)

Encarnación La Spina (coord.), Aitziber Mugarra Elorriaga (ed. lit.), Asier Martínez de Bringas, Demelsa Benito Sánchez, José Ramón Canedo Arrillaga, Dolores Morondo Taramundi, Cristina de la Cruz Ayuso, Joana Abrisketa, María Nagore Casas, Blanca Arrieta, Nahia Alonso, Carmen Rita Gomeza, Ane Hernández

  • Egungo osasun-larrialdiak eta COVID-19a dela eta ezarritako neurriek ondorio publiko, ekonomiko eta sozial desberdinak izan dituzte, bereziki egoera ahulean eta baztertuta dauden kolektibo eta pertsonentzat, horien artean migratutako pertsonentzat. Osasun-krisia hasi zenetik, araudia ahalik eta gehien gogortu da, eta politika publikoak inplementatu dira, egoeraren salbuespenari aurre egiteko. Hala ere, egoera horrek lurralde bakoitzean planteatzen dituen gizarte-inpaktua, ondorioak eta erronkak, oraingoz, ez dira aztertu egiten ari diren azterlan eta txosten makroetan. Hala gertatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemiak 2020ko martxotik 2021eko irailera Euskadin migratutako pertsonen babes-mailari nola eragin dion aztertzen den egoera-diagnostiko batean, hezkuntza, osasuna eta enpleguagatiko diru-sarrerak eta gizarte-prestazioak eskuratzeko eta bermatzeko eremuan.

    Monografia honek Loiola Klinika Juridikoaren lehen proiektu pilotu batean (2020-2021) baita Covid-19ak eta Madrilgo Autonomia Erkidegoan eta Euskadin migratutako pertsonek gizartean duten eraginari buruzko ikerketa lehiakorreko proiektu batean (2021-2022) lortutako emaitzak biltzen ditu. Bertan parte hartu dute Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Loiola Klinika Juridikoko irakasle eta ikasleek eta unibertsitate bereko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileek. «COVID-19ak EAEn eta Madrilgo Erkidegoan migratutako pertsonen eskubideetan duen eragina (2020-2022): Klinika Juridikoetan egindako ikerketa-azterketa» (ACM2021_04 (2021-05/2021-31/07/2022)) 2021eko Aristos Mundus deialdian lortutako finantzaketari esker lortu ahal izan da, baita Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ramón y Cajal (RYC 2016-19465) Programari esker.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus