Lan-eredu horren oinarri den osasunaren sustapeneko ikuspegiaren arabera, politika eta ingurune jakin batzuk sortu beharra dago, pertsonei beren osasun-determinatzaileen gain jarduteko aukera ematen dietenak, ekitatearen ikuspegitik, parte hartuz eta komunitatea indartuz. Horretarako, gizarteak eta sektore ez-sanitarioek oso eginkizun garrantzitsua bete beharko dute toki-mailako osasun-aktiboen indartzea eta dinamizazioa ekarriko duten eskuhartzeak aztertuz, lehenetsiz, horietan parte hartuz eta haiek ebaluatuz
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados