Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ikasle etorri berriaren hasierako ebaluazioa: hizkuntza programazioaren lehen urratsa

Imagen de portada del libro Ikasle etorri berriaren hasierako ebaluazioa

Información General

Resumen

  • Hasierako ebaluazioak ikasle etorri berriaren Norbanako Jarduera Planaren abiapuntua finkatu behar du. Balorazio hori egiteko ardura daukaten irakasleek (batez ere tutoreak, HIPIak eta Aholkulari/Orientatzaileak…) zehaztu behar dute ikaslearen egokitze-prozesua non hasten den. Hainbat zailtasun dauzkagu, ordea, hasierako ebaluazio “akademikoa” behar bezala egiteko: alde batetik, ikaslearen familia-hizkuntza ulertu beharko genuke (amazigh, fula, wolof, punjabi…) edota eskolatze-hizkuntza (arabiera, frantsesa, errumaniera, txinera, urduera…); bestetik, orain arteko eskolatze-prozesuaren berri ere eduki beharko genuke, ikaslearen eskola- ohiturak, prozedurak,.. ikaslearen beraren egoera ahaztu gabe, noski, baita bere familiaren egoera sozial, ekonomiko eta emozionala ere. Informazio zehatza eskuratuko badugu, hasierako ebaluazioa arreta handiz planifikatu behar da, oso garrantzitsua baita ikasleak zer dakien eta zer egiten dakien neurtu ahal izatea –ez zer ez dakien–, laguntza apur batez zer egiteko gai den neurtu ahal izateko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno