Ondorengo txostenak Eskola Kirolaren Euskal Batzordeak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko irakasle talde bati egindako eskaera bati erantzun nahi dio. Zehazki, txosten honen bidez, kirol hastapenean programaren orientazioak eta ezaugarriek, parte-hartzaileen hasierako adinak, praktikatutako jardueren aniztasunak, praktika ordu kopuruak eta lehiatzen hasteko adinak kirol errendimenduan, osasunean, kirol ohituretan eta garapen pertsonalean duen esanahia eta inpaktua aztertzen duten erreferentziazko ikerketa zientifikoak gainbegiratu eta berauetatik eratorritako ondorio nagusiak zein gomendioak aurkeztu nahi dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados