Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Fundazioen eta garapen jasangarrirako helburuak bultzatzeko betetzen duten rolaren benchmarkinga

Usue Lorenz Erice, Mercedes Oleaga Páramo, Martha Patricia Canto Farachala, Eduardo Sisti, Maddalen Alkorta Elzo

  • Erakunde guztiak dira aliatu garrantzitsuak 2030 Agendaren inplementazioan eta GJH guztien betetzean (EU, 2021; UNGC, 2021). EBk eta NBEk uste dute fundazio pribatuak lagungarri izan daitezkeela helburu horiek lortzeko, finantzaketaren eta GJHen inguruan eragileak mobilizatzeko duten ahalmenez baliatuz, hain zuzen. GJHei egindako ekarpenean eginkizun bat aitortzen bazaie ere, ez dira oso ugariak fundazioen jardunbideetan sakontzen duten lanak.

    Benchmarking honek horixe nahi du: fundazioek 2030 Agendarekin eta GJHekin lotuta egiten dituzten jardunen ezagutzan sakontzea, jardunbide horiek inspirazio-iturri izan daitezen edota GJHekin lotutako lana sendotu nahi duten beste fundazio batzuen hausnarketa bultza dezaten.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus