1998an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fak!-Jltateko Soziologia 2 Saileko ikerlari batzuek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntza Normalizaziorako Zerbitzuko zuzendaritzak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak egoki eta interesgarri iritzi zioten 13-14 urteko gaztetxoen euskararen egoera (ezagutza, hizkuntza horrekiko ikuspuntuak, jarrerak eta erabilera, besteak beste) ezagutzeari, euskararen egungo lurralde osoari erreparatuz eta bera aztertuz.
Hartara, azterlanak Euskadiko Autonomía Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Ipar Euskal Herria hartzen ditu bere baitan.
Hautatutako adin hauetan, bat-batekotasuna bestelako iritzi eta jarreren gainetik ager daitekeelakoan, neska-mutilek bizi diren inguruneko ezaugarrien berri zuzena eman diezagukete; batetik, euren familia, irakaskuntza sistema eta lagunartekotik jasotakoa; bestetik, haientzat berria eta erakargarria den gizartean antzematen duten egoera. Azken finean, berariazko ideia, planteamendu edota diskurtsorik oraindik garatu ez duten une horretan, gizartean -oro har- ikusitakoaren isla zehatza dira gaztetxo hauek. Beraz, gaztetxoen errealitatera hurbiltzea ETORKIZUNA AURREIKUSTEKO bideak irekitzea dela esan daiteke.
Azkenik, ikerlan honen hasiera-hasieratik esku artean duzun argitalpen honetara iristeko lan eta ahaleginetan, guztiz beharrezkoak izan zaizkigun diru-baliabideak ondorengo iturrietatik heldu zitzaizkigun: Iparraldeko Euskal Kultur Erakundetik, Nafarroako Unibertsitate Publikotik eta EAEko UPV-EHUko Soziologia 2 Sailarekin botera Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetetik, hain zuzen. Hauen guztien ekarpenak osatzeko Aquitania- Nafarroa-Euskadiren arteko Lankidetzarako Fondoen bidez ere dirulaguntza jaso zen.
págs. 1-8
págs. 9-96
págs. 97-206
págs. 207-258
Azken gogoetak: gaztetxoen hizkuntz ibilbideak eta nondik-norakoak
págs. 259-286
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados