Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Egungo euskal literatura eta futbola II

María del Mar Boillos Pereira (ed. lit.), Jon Kortazar Uriarte (ed. lit.)

  • "Mens sana in corpore sano" erromatar garaietatik datorkigun esaera zaharra Juvenalen poema satiriko batetatik aterata dago. Garai hartako erromatar kulturak balio handia ematen zion heziketa intelektualari, espiritualari eta, dudarik gabe, gorputz heziketari. Planteamendu honen atzean dagoen filosofiak erakusten du gure gorputza aberastu behar dugula, baina baita gure burua ere. Eta zergatik ez dugu aldi berean egiten? Hori da «Egungo euskal literatura eta futbola» obraren bigarren ale honen helburua.

    Obraren lehenengo zatian, aurreko alean landu ez ziren generoak aztertu ditugu: ipuina, saiakera, haur eta gazte literatura eta komikia. Liburuaren bigarren zatian irakurketari buruz bi ikuspegi desberdinetatik hitz egiten duten bi lan sartu ditugu. Azkenik, «sorkuntza» atalean, gozamenerako tartea utzi dugu eta bi ipuin aurkituko ditugu: bata, Harkaitz Canorena; bestea, Almudena Grandesi omenaldia.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus