Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de K+, Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik

Xabier Landabidea Urresti (coord.)

  • Liburu honekin hastapeneko begirada eta hausnarketa bat eskaini nahi dugu jakintza-arlo ezberdinetan birusak ekar dezakeen puntu eta aparteari buruzko gako batzuk ematen hasteko. Hamahiru begirada bederatzi jakintza (edo jarduera) eremu desberdinetan eta une zehatz batean kokatutakoak: Kimika, Arte plastiko, Ekonomia, Hezkuntza, Artearen historia, Psikologia, Arkitektura, Sexologia eta Hizkuntzaren eremuetatik egindako galderak, zirriborratutako hipotesiak, batutako lehen emaitzak, marraztutako lehen ondorioak, eta kooperatibagintzatik proposatutako begirada biografiko bat etorkizunera.

    K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik liburua poltsikorako erabilera anitzeko betaurreko sorta bezala ere pentsa daiteke.Gertatu zaigunaren, gertatzen ari zaigunaren inguruan hausnartzeko hamahirubegirada proposatzen dituen betaurreko sorta, aldean eramateko modukoa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus