Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostena: ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzea

Susana Franco Rodríguez, James Ralph Wilson, Roberto Álvaro Hermana, Mari Jose Aranguren, Martha Patricia Canto Farachala, Jorge Fernández Gómez, Juan Pablo Gamboa Navarro, Ibon Gil de San Vicente, Ainhoa Lafuente Alonso, Macarena Larrea Basterra, Edurne Magro Montero, Jaime Menéndez Sánchez, Mikel Navarro, Carla Peletier Espiga, Juan Pablo Salado García, Eduardo Sisti, Jesús María Valdaliso Gago, Asier Murciego Alonso

  • Txosten honek, EAEko lehiakortasunaren azterketan etapa berri bat hastendu. 1. kapituluan, gure lurraldearen lehiakortasun ibilbidea aztertu dugu, orain dela 40 urte abian jarri zen estrategiak azken hamarkadan izan dituen ezaugarriei erreparatuta bereziki. Estrategia horrekin jarraitzeak gaur egun ekartzen dizkigun erronkak ere identifikatu ditugu. Estrategiaren hurrengo etapa bideratzeko, erronka horietatik abiatu gara eta, 2. kapituluan, lurralde lehiakortasuna bultzatzeko esparru berri bat proposatu dugu, tokian bertan eta nazioartean egindako gogoeta, alderatze eta esperimentazio prozesu baten ondoren. 3. kapituluan, EAEko lehiakortasunaren eta ongizatearen lehenengo diagnostikoa aurkeztu dugu, esparru berriaren ardatz nagusietan oinarrituta. Esparru berrian ongizatea helburu duen lehiakortasunerako sei palankak identifikatu ostean, 4. kapituluan, palanka horien dimentsioetako batzuen esplorazio analisia egin dugu. Bukatzeko, azken kapituluan diagnostikoaren ondorio nagusiak bildu ditugu eta esparruaren bilakaera bideratzeko pausoen inguruan gogoeta egin dugu, esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko ongizaterako lehiakortasuna etengabe hobetzen lagunduko duen itsasargia izan dadin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus