Ha sido reseñado en:
Liburuaren diseinua argia da, irudiz lagundua, eta erraztu egiten du muskuluen eskuzko miaketa eta errendimendua balioesteko teknikak ikastea.
Muskuluen indarra eta funtzioa ebaluatzeko eskuliburu erabilgarria, fisioterapiako erreferentzia klasiko bat. Erraztu egiten du eskuzko muskulu-probetarako eta errendimendua balioesteko prozedurak ulertzea eta barneratzea. Jarraibideak argiak dira, eta irudiz lagunduak daude, erakusteko zer posiziotan jarri behar den pazientea, zer noranzkotan egin behar den mugimendua eta zer noranzkotan aplikatu behar den erresistentzia. Gizabanako normalei eta ahulezia edo paralisia dutenei egindako eskuzko muskulu-probez gainera, indar- eta errendimendu-proba alternatiboak eskaintzen ditu argitalpen honek. Halakoak egokiak dira adineko helduentzat, bai eta sasoi onean ez dauden edo obesitatea duten adin guztietako gizon-emakumeentzat ere.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados