Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Abortua, ahula baztertzea: hitzaldi hau barne, Gazteak ebanjelizatu egoera afektivo larrian

José Ignacio Munilla

  • Bi hitzaldi daude, testuinguru desberdina eta magisteritza-maila ere desberdina dutenak.

    Lehenengoa, “Idazki Pastorala” da, “Abortua, ahula baztertzea” izenburu duena (2014.03.05.). Gure gizartean kalean irekia dagoen eztabaidan laguntzeko asmoz, Frantzisko Aita Santuak, bere aitasantualdiko lehenengo urtean zehar, abortuaz adierazi izan dituen intuizioak bildu nahi izan dira. Aldi berean, arrazoi etikoak ere aurkitu ahal izango dira idazkian, abortuaren aldeko era askotako adierazpenetan erabili ohi diren argudioei erantzuteko. Eta azkenik, zenbait argibide ematen da, abortuaren gertaera lazgarria ulertu eta berari aurre egiteko.

    Eskaintzen den bigarren idazkia, Gazte Pastoraltzako Lehenengo Kongresuan (Valentzia, 2012.11.03) emandako “Gazteak ebanjelizatu, egoera afektibo larrian” tituludun hitzaldia da.

    Bi idazki hauek argitalpen berean batera sartu nahi izan dira, bietan darabilen gaiak baduelako elkarrekiko harreman estua eta zerikusia. Hain zuzen ere, abortuaren dramak lehenagokoa den beste izaera gogor bat ezkutatzen du; pertsonen arteko maitasuna era helduan bizi ahal izateko ezintasuna, alegia.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus