Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Autoeraketa globalitatean: autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan

Imagen de portada del libro Autoeraketa globalitatean

Información General

Resumen

  • Kooperatibek zer aportatzen dute gaur egun? Zenbateraino dira indarrean dagoen sistemaren tresna eta zenbateraino eraldatzaile? Ze zentzu dauka gaur egun kooperatibismoak eta, zabalago, autoeraketak berak? Badute proiekturik? Edo izan dezakete? Galdera hauek aurkitu ditugu gure buruetan, eta gure inguruan, bai kooperatibetan eta bai inguru zabalagoan. Egungo globalitateak, izan ere, berritu egin ditu galderak. Eta galdera garrantzitsuak dira, gure motibazioen iparraz ari baitira. Erantzunak eraikitzen hasteko intuizioak badaudela uste dugu. Eta intuizio horiei jarraiki, gogoeta baten hasiera plazaratzen dugu koaderno honetan. Hasteko, autoeraketaren kontzeptua zedarritu dugu apur bat. Ondoren, autoeraketa ekonomikoa egungo munduan kokatzeko lau ideia landu ditugu. Azkenik, zehatzago, autoeraketa ekonomikoak dituen potentzial eta mugak aletzen saiatu gara. Testuak, abstrakzio eta dentsitate maila handi xamarra dauka, aitortzen dugu, trinko eta labur azaldu nahi izan baitugu sortu zaiguna. Gogoeta eta eztabaidarako abiapuntu izatea nahiko genuke

Otros catálogos

Identificadores de libro


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno