Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Nazioarteko erakundeen eskuliburua: Nazio Batuen Erakundea eta Europar Batasuna

Imagen de portada del libro Nazioarteko erakundeen eskuliburua

Información General

Resumen

  • Egungo nazioarteko errealitatea ulertzeko ondo ulertu behar ditugu nazioarteko erakundeak, berebiziko garrantzia baitute gaur egungo munduan eta herrialdeen arteko harremanetan. Estatuek nazioartean aktore nagusia izaten jarraitzen badute ere, beren botere erlatiboa murriztu egin da nabarmen, unibertsalizazioak eta globalizazioak planteatu dituzten erronkei aurre egin beharrak eraginda. Agerikoa da nazioarteko erakundeek estatuen arteko harremanak korapilatu dituztela; era berean, estatuen eta erakundeen arteko harremanak inork pentsa zezakeen baino konplexuagoak dira. Nazioarteko erakundeetako jarduna edozein estaturen atzerri politikaren funtsezko atal bilakatu da. Horrez gain, nazioarteko erakunde bakoitzak urratzen du bere ibilbide autonomoa —estatu kideengandik apartekoa—. Prozesu kontrajarri horiek guztiek zaildu egiten dute nazioarteko egoeraren analisi sendoa egitea. Ildo horretatik, eskuliburu honen asmoa da euskal literatura akademikoa nazioarteko erakundeen mundura hurbiltzea, kalitatezko euskarri zabala eta sakona eskainiz. Nazio Batuen Erakundea eta Europar Batasuna dira bereziki jorratuko diren erakundeak. Bakoitzak bere izaera izanik, sekulako aldaketa ekarri dute estatuarteko harremanetan, bai mundu mailan, bai Europa mailan ere.

    Eskuliburu hau, berez, Zuzenbideko Graduko ikasleek oinarrizko bibliografia modura erabiltzeko egina den arren, Politika Zientzia edo Nazioarteko Harremanetan sakondu nahi duen edonorentzat ere baliagarri da, bertan azaltzen diren diren kontzeptu, prozesu eta erakundeak jorratzen baitira beste ikasarlo horietan ere.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno