Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Emakumea gizartearen ispiluan, itzala ala sormena?: giza eskubideak ditugu jokoan

Imagen de portada del libro Emakumea gizartearen ispiluan, itzala ala sormena?

Información General

Resumen

  • Teoria psikologiko gehienek, itxurazko neutraltasuna gorabehera, emakumezkotasuna aztertzean oraindik darabilten ikusmoldea «emakume izateari buruz uste denaren» gaineko estereotipo tradizionalek baldintzaturik dago oso. Emakumeen mundua behatzean, oso teoria gutxik sartzen dituzte, emakumeen berezkotzat harturik, tradizioz gizonezkoarekin lotu diren hainbat ezaugarri, hala nola arrazionaltasuna, pertseberantzia edo/eta agintea, gehientsuek tradizioz emakumearekin lotu diren ezaugarriak —harmena, samurtasuna, menpetasuna...— baino ez baituzte kontuan hartzen.

    Saiakera honetan, Bolenek, artetipoei buruz proposatutako ikusmolde berriaren bitartez, emakumezko errealitatearen inguruan defendatzen duen ikuspuntu integratzaile, moderno eta osokoa hartuko dugu abiapuntutzat, bai gizarteak, bai zientziak emakumezkoa islatzean darabiltzaten irizpide okerrak salatzeko asmoz. Izan ere, irizpideok oztopo latza dira, senidetasunezko eta berdintasunezko gizarterantz jotzeari begira.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno