Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Filosofia eta poesia

Imagen de portada del libro Filosofia eta poesia

Información General

Resumen

  • 2010eko irailaren 27tik urriaren 5era Ontologiako IX. Kongresu Internazionala egin zen Donostian eta Bartzelonan, UPV/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Universitat Autònoma de Barcelonak antolatua. Kongresuko sailetako bati «Parmenides: pentsatze filosofiko eta pentsatze poetikoaren erroa» zeritzon, eta horren barruan gauzatu zen euskarazko atala, «Parmeniada» azpitituluarekin. Atal horretako ekarpenak aurkezten dira Joxe Azurmendik argitaratutako liburu honetan, hots, Joxe Azurmendiren beraren hitzaldia eta mahai-inguruaren emariak: Juan Kruz Igerabideren poema (Jose Inazio Lasaren amaierako oharrekin) eta Javier Aguirre, Juan Ramon Makuso eta Felipe Juaristiren testuak. Kongresutik kanpoko bi idazki gehiago erantsi dira, Maider Etxaniz eta Joxe Azurmendirenak.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno