Urteak dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskal ikasmaterialgintzari ekin ziona. Hezkuntzajarduna artez eta moldez aurrera eramateko behar-beharrezkoak diren lanabesen artean, izan ere, lehentasun osoa dute ikas- eta irakasmaterialek. Unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskarazko ikasmaterialak sortu, argitara eman eta zabalkundea ziurtatzen saiatzen da Saila. Xede horixe du EIMAk, bere sorreratik. Ikasmaterial horiek egokiak eta kalitatezkoak direla ziurtatzeko, hizkuntzazko eta edukizko azterketak egiten zaizkie eskola-materialei. Azterketa hori egiteko ardura, aspaldiko urteotan, teknikari berezituen eskuetan ipinia du Sailak. Hizkuntzazko egokitasun-azterketa, konkretuki, Euskara Zerbitzuak bideratzen du hainbat onespen-aztertzaileren lankidetzaz.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados