Ikerketa honen helburu nagusia, hortaz, Gipuzkoako eta Ekuadorreko elikadura sare alternatiboek dituzten erronka nagusiak identifikatzea da, hain zuzen ere, eskalajauziaren arazoari aurre egiteari dagokionez, eta lankidetzarako ikaspenak ateratzea ere.
Bigarren mailako helburu gisa aurkitzen ditugu, lehenik eta behin, elikagaiak merkaturatzeko bide berriak aztertzea eta horiek lehen sektorea sustatzeko duten ahalmena handitzea; bigarrenik, elikadura sare alternatiboen azterketa konparatua egitea aipatutako testuinguru bietan; eta, hirugarrenik, hornikuntza eta logistika aukerek bete behar dituzten baldintzak identifikatzea kontsumo kooperatiba eta taldeen eskaintza handitzeko.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados