Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Satelite bidezko nortasunak: Latinoamerikan Canal Vasco ikusten

Imagen de portada del libro Satelite bidezko nortasunak

Información General

Resumen

  • Lana bi zatitan banatuta dago. Lehen zatiko lehenengo atalean, satelite bidezko telebistaren errealitateari erreparatzen diogu, mundu mailako ikuspegi bat emanez. Horretarako arlo honen dimentsioak aztertu ditugu, bereziki hizkuntza ezberdinen presentzia neurtuz. Era berean, Europako Batasuneko hizkuntza gutxituetako komunitateek medio honekiko duten egoera aztertu dugu, eta beren ahaleginetan plante tzen zaizkien zenbait arazo azaldu ere. Honen guztiaren helburua, satelite bidezko euskal telebistaren errealitatea testuinguru zabalago batean kokatzea da. Bigarren atalean, bestalde, Canal Vascoren beraren deskribapena egiten da: bere historia, hedadura, helburuak eta programazioa aztertu ditugu, Latinoamerikako euskaldunek jasotzen duten seinalearen berri zehatza emanez. Liburuaren bigarren zatian euskaldun horiek Canal Vasco nola ikusten duten eta beren euskal nortasuna birsortzeko nola baliatzen duten planteatzen da. Horretarako, aztertu ditugun euskal komunitateen testuinguru soziohistorikoan sakontzen dugu lehenik, hirugarren atalean, Canal Vasco nola erabiltzen duten hausnartzeko euskaltasunaren aurrean dituzten jarrerak eta burutzen dituzten bestelako praktikak ulertu behar ditugulakoan. Atal berean, Canal Vascoaren kontsumoaren deskribapena egiten da. Laugarren atalean, euskal telebistaren erabileraren analisian eta interpretazioan murgiltzen gara. Diasporako euskaldunek euskaltasuna birsortzeko burutzen dituzten jardueren barnean kokaturik, Canal Vascoren erabilerak beren euskal nortasuna garatzeî nola laguntzen dien aztertu dugu. Kasu batzuetan, lehenago ondo finkatutako euskal nortasuna sendotzeko materialak eta aukerak aurkitzen dituzte diasporako euskaldunek Canal Vascon. Beste kasu batzuetan, ernetzeko zain dagoen hazia bezalakoa da beren euskaltasuna, eta Canal Vascok horretarako baldintza egokiak eskaintzen dizkie horrelako egoeran daudenei. Era berean, Canal Vascoren bitartez batzuk zein besteak euskal komunitatearen partaide nola sentitzen diren erakusten da, bai eta nola komunitate horrekiko interesa, konpromisoa eta harrotasuna sendotzeko osagaiak jasotzen dituzten euskal telebistatik. Azkenik, bosgarren atalean ondorio orokorrak biltzeko ahalegina egin dugu.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno