Azken urte hauetan familia kontzeptua aldatu da, batik bat familia-eredu desberdinak nagusitu direlako, eta egungo euskal familien erdia baino gutxiago sar dezakegu familia "tradizionalaren" ereduaren barruan. Batetik, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza Estatu Espainiarrean legala denetik guraso izateko aukerak agertu dira, eta horrekin batera, eztabaida zabaldu da profesionalen artean eta gizartean. Bestetik, adopzioa egun ama eta aita izateko ohiko bidea bihurtzen ari da; gehienetan nazioarteko bidea jorratzen da eta Euskal Herri koloretsua da horren ondorioa. Familia-eredu berri hauetan gero eta ohikoagoa da guraso bakarra izatea edota dibortzio-prozesutik pasatu diren gurasoak ikustea. Halaber, hain haur gutxi izaten den herri honetan haurrak izateko planteamenduaren inguruko hausnarketa ere beharrezkoa dela pentsatzen dugu, hala nola bikotean haurra ekartzeak izango duen inpaktuaz. Era berean, gizartean gurasoen korrespontsabilitatea suspertzen duten lan-neurriak eta neurri legalak ere agertu berri dira. Alderdi hauek guztiak jorratzeko nola haur batzuekiko (hiperaktiboak, tenperamentu zailekoak, ezgaitasun bat daukatenak, supergaituak, eta behar berezidun haurren adopzioak) esku-hartze estrategiak planteatzeko, zenbait diziplinatako profesionalen lana bildu da liburu honetan.
págs. 7-13
Haurra eduki ala ez: ugalketaren inguruko planteamenduak, desirak eta kontraesanak
págs. 95-105
págs. 107-119
Banandutako gurasoen haurrak: garapen psikologikorako inplikazioak eta jarraibide hezitzaileak eta prebentiboak
Fernando Olabarrieta Artetxe, Ainhoa Manzano, Enrique Arranz, Juan Luis Martín Ayala
págs. 121-130
Neba-arreben arteko harremanak: garapenpsikologikoan duten eragina eta hezkuntzabaliabideakfamilian
Enrique Arranz, Ainhoa Manzano, Juan Luis Martín Ayala, Fernando Olabarrieta Artetxe
págs. 131-144
Adopzioa: guraso izatekomodu honen erronkak
págs. 145-161
Teknologia berrien eragina amatasunetan eta aitatasunetan
Nekane Arratibel, Itziar Alonso Arbiol, Itziar Alkorta Idiakez
págs. 163-182
Heziketa-erronken ikuspegi ekosistemikoa: behar berezidun haurren adopzioa
págs. 185-203
Tenperamentu zaileko haurrak: kontzeptua, ezaugarriak eta esku-hartzea
págs. 205-223
Ezgaitasuna duten haurrak: amatasun eta aitatasunarekiko igurikimenak berreraiki beharra
págs. 225-236
págs. 237-251
Arreta-gabezia eta hiperaktibitatea nahastearen tratamendua: guraso eta irakasleen esku-hartzea
págs. 253-272
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados