Ez da izango Bilintxen izena ez dakien bertsozalerik. Kantatu ere egiten dira oraindik haren bertsoak, ehun eta gehiago urteren buruan. Umorezko bertso batzuk baditu. Baina amodiozkoak jarri zituen gehien bat. Huraxe zuen bere doaia, eta horretan nagusi dugu euskal bertsolarien artean. Liburu honetan, beraren gorde diren bertsorik gehien-gehienak eskeintzen dizkiogu irakurleari.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados