Ausazko jokoak, edozein modalitatetan, errealitate historikoa dira, eta benetako isla dute arlo ekonomikoan, politikoan, sozialean eta are erlijiosoan ere. Azken urteotan, jarduera horrek aldaketa handiak izan ditu, eta fase berri askoz heterogeneoago eta atomizatuago batean sartu du errealitate hori guztia. Horrela, sektoreak —edo horren zati batek— presentzia nabarmena eta etengabea hartu du agenda eta iritzi publikoetan. Eta, landutako gaien artean, jokabide-adikzioen aitorpena da errepikatuenetako bat: ludopatia, kasu honetan. Horrek guztiak hainbat ondorio izan ditu, hala nola onlineko modalitatearen gorakada, adin txikikoekin duen lotura, pantailen erabilera eta bideojokoak. Horrenbestez, kezka politikoa eta soziala sortu da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados