Txosten hau ibilbide baten inguruan egituratuta dago, eta euskal gizarteak immigrazioa nola hautematen duen eta harekin nola lotzen den ulertzeko aukera ematen du. Lehenik eta behin, atzerritar jatorriko etorkinek Euskadin duten presentziari eta bolumenari buruzko pertzepzioa aztertzen da, immigrazioarekiko jarrera orokorrak testuinguruan kokatzeko abiapuntua baita. Ondoren, migrazio-politikak jorratuko dira —bai sartzeari eta bertan geratzeari buruzkoak, bai nazioarteko babesari eta adingabe eta gazte atzerritarrei arreta emateari buruzkoak—, bai eta biztanleria horrek eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeari buruzkoak ere. Barometroak immigrazioak euskal gizartean dituen ondorioak aztertzen jarraitzen du, zenbait dimentsio kontuan hartuta, hala nola ongizatea, ekonomia eta kultura-identitatea. Jarraian, bizikidetza-ereduetan eta kultura-joeretan sakontzen da, integrazioaren eta gizarte-kohesioaren ikuspegian eragina duten euskal kidetasunaren eta identitatearen irizpideekin batera. Halaber, hautemandako distantzia eta kontaktu sozialaren mailak aztertzen dira, arreta berezia jarriz eguneroko harreman-espazioetan eta bizikidetza-giroan, horiek funtsezkoak baitira taldeen arteko dinamikak ulertzeko. Azkenik, atzerritar jatorriko pertsonekiko sinpatiamaila, estereotipoak eta aurreiritziak aztertzen dira, eta, amaitzeko, Irekiera Indizea aurkezten da; hau da, euskal gizarteak immigrazioarekiko denboran zehar izan dituen jarrera orokorrak alderatzeko eta ebaluatzeko aukera ematen duen adierazle sintetikoa.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados