Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Diskriminazioaren pertzepzioa Euskadin eta Europan

Imagen de portada del libro Diskriminazioaren pertzepzioa Euskadin eta Europan

Información General

Resumen

  • Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko borrokan bidea egin den arren, gizarte bidezko bat lortzea gaur egungo gizarteen erronka nagusietako bat da oraindik ere. Desparekotasuna eta diskriminazioa, pertsonen eskubide eta askatasunen benetako erabilerarako muga izateaz gain, oztopo ere badira aniztasuna modu positiboan kudeatzeko zein gizarte-harmonia eta -kohesioa sustatzeko. Euskal gizartea ez dago dinamika horietatik kanpo, eta, horregatik, erakundeek nahiz gizarte zibilak konpromiso aktiboa dute bidezkoagoa eta ekitatiboagoa izango den gizarte bat lortzeko. Txosten honek bi bloke nagusi ditu, ohar metodologiko komun batez gain. Ikuspegiko lantaldeak landutako lehenengo bloke honen lehen kapitulua diskriminazio kontzeptua definitzera eta horrekin lotuta indarrean dagoen legeria berrikustera bideratuta dago. Gainera, fenomeno honetara hurbiltzeko aukera ematen duten ikuspegi teoriko nagusiak jorratzen dira, baita haren neurketan eragina duten alderdi metodologikoak ere. Horrez gain, horrekin lotuta eskualde-mailan, estatu-mailan eta Europan dauden erreferentzia eta ikerketa nagusiak biltzen dira, problematika alderaketa-esparru zabalago batean kokatzeko. Sarrerako lehen atal honen ondoren, Europako aniztasunarekiko jarreren eta diskriminazioari buruzko pertzepzioen analisi konparatibo bat garatzen da, eta arreta berezia jartzen zaie Euskadik Europako beste lurralde batzuekin eta Espainiar estatuarekin dituen antzekotasun eta desberdintasunei. Inkesta hauek hartu dira oinarritzat: ‘Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko inkesta — EPADE 2024’ (Ikuspegi, 2025) eta ‘535 Eurobarometro Berezia. Discrimination in the EU 2023’ (European Commission, 2023). Atal honetan, hauek guztiak jorratzen dira: Europar Batasuneko eta Euskadiko biztanleek aniztasunarekiko eta gizartetalde minoritarioekiko dituzten jarrerak, diskriminazioaren garrantziaren pertzepzioa, zuzeneko diskriminazio-esperientziak, defentsa-jokaera aktiboak eta erakundeek berdintasunaren alde egindako ahaleginekiko gogobetetzea. Jarraian, Mª Ángeles Cea D’Anconak egindako kapituluan Euskadiko diskriminazio anizkoitzean sakontzen da, EPADE 2024 inkestako datuetatik abiatuta. Sentitutako eta autodeklaratutako diskriminazioa aztertzen da, identitate eta zaurgarritasun-faktore anitzen konbinazioak diskriminazioarekiko esposizio anitzean eragiten duela azpimarratuz.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno