Osasuna garai historiko bakoitza zeharkatzen duten koordenatu soziokultural, politiko eta geografikoek baldintzatzen dute. Esparru horretan, osasunaren hainbat gizarte-eredu garatu dira azken hamarkadetan. Eredu horien arabera, osasuna eta gaixotasuna osasunaren gizarte-determinatzaile deritzenen ekintzaren emaitza dira; hau da, pertsonek gizartean bizitzeko, lan egiteko, harremanak izateko eta zahartzeko duten moduan eragiten duten baldintzak eta baliabideak. Determinatzaile sozialen banaketa desorekatuak desberdintasun sozialak eragiten ditu osasunean, eta subalternitate- edo mendekotasun-egoeran dauden kolektiboek osasunegoera okerragoa dute. Euskadin, desberdintasun nabarmenak daude osasunean, generoaren, klase sozialaren edo migrazio-estatusaren arabera: bizi-itxaropena handiagoa da emakumeen artean, baina haien osasun fisikoa eta mentala, oro har, okerragoa da. Klase sozial ahulenek bizi-itxaropen txikiagoa dute, baita osasunadierazle negatiboagoek ere. Migratzaileen osasun-egoera ere desberdina da Euskadin jatorriaren arabera. Herritarren osasuna hobetzeko politikek haien gizartedeterminatzaileak aldatu beharko dituzte, eta horrek gizarte-talde desberdinen bizibaldintzak hobetuko lituzke.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados