Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Energiaren eta klimaren ikuspegia Euskadiko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko gida metodologikoa

Imagen de portada del libro Energiaren eta klimaren ikuspegia Euskadiko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko gida metodologikoa

Información General

Resumen

  • Ihobe sozietate publikoak Orkestrarekin lankidetzan prestatu duen dokumentu honek, gidalerroak biltzen ditu deskarbonizazioari eta klima-aldaketara egokitzeari lotutako aurrekontu-partidak identifikatzeko eta sailkatzeko, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak ezartzen duen bezala, eta trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren ikuspegia % 1,9an balioesten du aurrekontu orokorretan.

    Gida karbono gutxiko ekonomietarantz aurrera egiteko eta klima-aldaketaren aurreko erresilientzia indartzeko premiak markatutako testuinguru batean sortu da. Lan-esparru argia, trazagarria eta errepikagarria jasotzen du, finantza-plangintza publikoa EAEk hartutako konpromiso klimatikoetara bideratzeko.

    Aurrekontu klimatikoak funtsezko tresna bihurtu dira azken urteotan, politika publikoak klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko helburuekin lerrokatzeko. Gastu publikoaren klima-inpaktua identifikatu, sailkatu eta ebaluatzea da haren funtzioa, baliabideak trantsizio energetikoa eta klimatikoa erraztuko duten jarduketetara modu eraginkorragoan esleitzen lagunduz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno