Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Enpresa txiki eta ertainak eta lurralde-errotzea: Analisi-eredu baten proposamena

Imagen de portada del libro Enpresa txiki eta ertainak eta lurralde-errotzea

Información General

Resumen

  • Enpresen lurralde errotzea funtsezko elementu bihurtu da Euskadiko lehiakortasunerako, enpleguaren egonkortasunerako eta garapen ekonomiko jasangarrirako. ERROGI proiektuaren sintesi dokumentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzatuta, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Deusto Business Schoolek bultzatutako ikerketa lerro baten emaitza nagusiak jasotzen ditu. Proiektu honek 2023an Euskal Finantza Institutuaren laguntzarekin hasitako ikerketa lerroan garatutako enpresen lurralde errotzeari buruzko analisi markoa aplikatzen du.

    Azterlanak lurralde errotzea enpresaren eta lurraldearen arteko harreman bizi eta dimentsio anitzeko gisa lantzen du. Honez gain analisi esparru operatibo bat proposatzen du, adierazle berritzaile baten bidez, errotzea neurtzeko hurbilketa egiteko eta deserrotze arrisku posibleak identifikatzeko aukera ematen duena. Lurraldeko ETEen azterketa enpirikoan oinarrituta, dokumentuak ebidentziak eta tresnak eskaintzen ditu, lehiakortasunari, enpresa errotzeari eta lurralde garapenari buruzko egungo eztabaida aberasteko.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno