Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+8): Gerrak ez du izenik

Imagen de portada del libro Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa (+8)

Información General

Resumen

  • XX. eta XXI. mendeetan Euskal Herrian eragina izan duten gatazkak arteen bidez jorratzeko metodo bat da Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertaldeak ondu du, memorian eta literaturaren eta beste arteen didaktikan adituak diren kolaboratzaileekin elkarlanean.

    Hiru urratsetan dago egituratuta metodoa: lehendabizikoan, gorputza eta ahotsa berotzeko ariketak egiten dira. Bigarrenean, gatazkara hurbiltzeko dinamika batzuk proposatzen dira, esperientzia artistikoetan oinarrituta eta artelanak testuinguru historiko politiko baten lekuko gisa ulertuta. Azkenik, Haur eta Gazte Literaturako obra baten irakurketa interartistikoa egiten da; hau da, irakurketan aurrera egin ahala, esperientzia interartistiko askotarikoak proposatzen dira, sormena eta emozioak aktibatuz eta gatazkak gorpuztuz.

    Metodoa testuinguru eta gai ezberdinen inguruan aplikatu ahal izateko, corpus zabal bat jarri da argitaletxearen Hezkuntza plataforman, irakasleen eskura. Corpus horretako obra batean oinarrituta, metodo honen aplikazio bat jaso da liburu honetan; Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan Gerra Zibila lantzeko proposamena, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren Gerrak ez du izenik (2013) album ilustratuan oinarritua. Unitate honen lehen aplikazio praktikoa Errenteriako Herri Arte Eskolan egin zen, eta bertako ikasleek sortutako lanen irudiak dira argitalpenean jaso direnak.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno