Ayuda
Ir al contenido

Euskal Hizkuntza eta Literatura

    1. [1] Elgoibar, Gipuzkoa, Euskal Herria
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 14, Nº. 35, 1996, págs. 18-24
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • HIZPIDEk hala eskaturik, gogo onez idazten ditugu lerrook, geure Mintegiaren joran,. asmo, arrengura eta kezken berri emanez. Bost lagun izan gara geure testulanen sinatzaile: Jau gizonezko, eta emakume bakarra; guztiak institutuko irakasleak. Elkarren arteko ezagutza eta lagunartea ikastolaren inguruan, oposiziotan, EGAko tribunaletan eta abar sortua dugu.

      Gure taldea sortu zenean, 1985ean, Ertainetako euskararen irakaskuntzan metodorik ez zen, eta puri-purian zebilen guztion gogoan ikasmetodoren baten beharra. Premia gorria zen, beraz, euskara bera ere ikasmateria bezala irakaskuntzan umegorri akaso ez baina, barro ibiltzeko moduan ere ez baitzegoen, ezinbestean. D ereduko eta A ereduko a ze izendakera mordoiloa! ikasleekin gertatzen zen hori. B eredukoak, berriz, Irakaskuntza Publiko Ertainetan ezagutu ere apenas egiten ziren pizti motak genituen.

      Giro horretan, bada, iritsi zen Euskal Gobernuaren testugintzarako deia 1985eko udaberrian. Esan genezake gure taldearen sortzea horren ondorioz gertatu zela: hitz egin genuen, elkar hartu, eta lanerako grina ere bagenuela eta, urte bereko udazkenean, ikasturte berriarekin batera, egitekoari ekin genion.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno