Ayuda
Ir al contenido

Hizkuntza-soziologiaren ibilia gurean

  • Autores: Mikel Zalbide
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 77, 2010 (Ejemplar dedicado a: Bat Aldizkariaren XX.urteurrena (II)), págs. 27-55
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Soziolinguistikaz baino gehiago hizkuntza-soziologiaz hitz egin nahi izan du Mikel Zalbidek bere artikuluan. Xabier Leteren heriotzaren berri izan ondoren egindako hausnarketa honetan aitortza sentikorra eskaini nahi izan dio euskalduntasun eta euskaltzaletasunaren izenean hitz eginez. Hizkuntza-soziologiaz genion, bere hitzetan, zientzia-arlo honek soziologiatik gehiago duelako linguistikatik baino. Eta BAT aldizkariak ezagututako hogei urte hauetan jakintza-arlo horretan, zer adarretan jardun den maizenik eta zer esparrutan egin den aurkikuntza baliagarririk eta zeinetan, axal-axalean gelditu den erakutsi du. Horretarako, alabaina, lehenagoko garaitara jo du egileak epe bereiziak gogora ekarriz: horrela bada, zientzia eta paradigma berriaren inguruan Jose Maria Sánchez Carrión �Txepetx�-en ekarpenak aztertu ditu, hainbat ahulezi ere erakutsiz, paradigma berriaren lanketaren argi-ilunak eta terminologiaren arazoak planteatuz. Ondorengo garaitako ekarpen garrantzizkoak ere gogoratu ditu (SIADECO, Iñaki Larrañaga, Martia Jose Azurmendi e.a.) eta Autonomia Estatutuaren eta Nafarroako Amejoramendu Legearen ondorengo garaitako gorabeherak. Azkenik, epealdi horretan zer irabazi eta zer eginkizun geratu denaren inguruko berri zehatza ere eman du egileak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno