Ayuda
Ir al contenido

Tokiko telebista Nafarroan eta Ttipi-Ttaparen esperientzia

  • Autores: José Manuel Irigoyen
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 58, 2006 (Ejemplar dedicado a: Euskararen egoera Nafarroa garaian), págs. 131-136
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulua bi ataletan osatu digu Jose Manuel Irigoienek. Lehenengo atalean, Nafarroan tokiko telebista digitala jartzeko abiatua den prozeduraz aritu zaigu: Nafarroako udalerrien %83a tokiko telebistarik gabe gelditu da, eta horien artean, eremu euskalduna deituriko udalerri guzti-guztiak. Tokiko Telebista Digitalaren Plan Teknikoa onartu denean, Nafarroan ez da aukerarik izanen erabat euskaraz arituko den tokiko telebistarik izateko, ez bederen legez onartutako kontzesio bidez. Izan ere, prozedura honek momentuz telebista lokala izateko aukerarik gabe utzi ditu Nafarroako 225 udalerri, eta multzo horretan daude "eremu euskalduna" deituriko udalerri guzti-guztiak. Bigarren atalean, ttipi-ttapa telebistaren ibilbidearen eta oztopoen berri ematen digu egileak, modu laburrean. 2004ko abenduaren 3ko 2268/2004 Errege Dekretua indarrean sartu izanak, biderik gabe utzi ditu Xaloa eta Ttipi-Ttapa telebistak euren egoera legala erregularizatzeko. Ikusteko dago zer eginen duen Nafarroako Ikusentzunezkoen Kontseiluak bi telebista hauekin, Espainian 2008tik aurrera emitituko duten tokiko telebista guztiek kontzesio baten jabe direla-eta era digitalean emititu beharko baitute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno