«R-n simulazioa eta elkarlanezko bidezko ikaskuntza» izeneko berrikuntza proiektua 2011-2013 biurtekoan jarri zen abian Euskal Herriko Unibertsitatean. Proiektua bi helburu nagusirekin diseinatu eta inplementatu zen: 1) IkTen garapenak bultzatuta, simulazioa ikaskuntza-baliabide bezala erabiltzea datu analisiaren eta psikometriaren irakaskuntzan eta, 2) elkarlanezko ikaskuntzan oinarrituriko irakaskuntza metodologiak erabiltzea. Berrikuntza bikoitza da, zeinek bi adar nagusi ukitzen dituen, ikaskuntza kooperatiboa eta IkTak. Biak banaezinak dira, eta biak R ingurunea dute oinarritzat. Lan honek berrikuntza hau praktikan jartzean jarraitutako pausoak deskribatzen ditu eta ikasleek honi buruz egindako ebaluazioren emaitzak laburbiltzen ditu
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados