Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Kaiola guztiak hutsik egon arte: : animalien askapen eta ekintza zuzenaren errepresentazioak Jokerman 8 eleberrian

  • Autores: Gorka Braceras Martínez
  • Localización: Animal Ethics Review (AER), ISSN-e 2696-4643, Vol. 5, Nº. 1, 2025
  • Idioma: catalán
  • Enlaces
  • Resumen
    • Literatura gizartearen isla eta pertsonen pentsamoldeak aldatzekoerreminta izan daitekeenez gero, gaur egungo egoera klimatikoarenondorioz, asko dira haien fikzioan ingurumenarekiko kezka sakoninguruan idazten dutenak. Jarrera ekologistak gero eta ohikoagoak diraliteraturan, hala ere, “ekologismo erradikala” deritzonari edo ekintzazuzenari ez zaio presentzia handirik eman fikzio literarioan. 1975eEdward Abbey idazle estatubatuarraren The Monkey Wrench Gangargitaratu zen eta honek mugimendu ekologistan eragin nabaria izanzuen, literaturaren inpaktu soziala argi utziz. Eleberriak kontatzen duenfikziozko istorioan aktibista talde batek sabotajea eta ekintza zuzeerabiltzen dute natura defendatzeko eta botere kapitalista-industrialeimin emateko. Liburua argitaratu zenetik, ekintza zuzenean oinarritutakoekologismoak errepresentazio txikia izan du literaturan, baina hauenartean nabarmena da Richard Meloren Jokerman 8 eleberria, batez ere,honetan naturaren askapenerako eta animaliak askatzeko borrokaelkarrekin doazelako. Proposamen honek eleberri honen azterketa bat duxede, alderdi ezberdinak kontuan hartuz, baina, batez ere, animalienaldeko aktibismoari erreparatuz. Eleberriak animalien askapenerakomugimenduaren errepresentazioaren analisia du helburu, ikuspegiekokritiko batean oinarrituta. Honetarako, lehenik eta behin, istoriokoprotagonisten ideia eta pentsamenduak aztertuko dira, haien etaanimalien arteko harremanei dagokionez. Kasu honetan gai ekologista,filosofiko eta sentimentalak jorratuko dira gizakien eta animalien arkonexioak eleberrian nola irudikatzen diren ikusteko. Gero, liburuan zeharanimaliekin lotutako ekintza zuzenak aztertuko dira: erabilitakoprozedurak (legalak eta ilegalak), borrokak animaliengan daukan inpaktupositiboa, aktibismo ezak ekarriko lituzkeen hondamendiak, fikzioerrealitatearekin daukan harreman estua, etab. Horrela, fikzio literarioanimalien askapenerako borrokan egiten duten taldeen errepresentazioaaztertu nahi da, XXI. mendean animalien eta, oro har, naturaren egoerakritikoaren isla izateagatik.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno