1970. hamarkadatik hasita eta gaur eguneraino, hamaika ikerketek frogatu dute kontsumitzen dugun entretenimenduak gure jokabidea eta kontsumo-ohiturak eraldatzen dituela. Horregatik, ikerketa honetan Netflixeko 10 pelikularik eta 10 telesailik ikusienetan alkohola, tabakoa, zabor-jana eta indarkeria azaltzen diren modua aztertu da. Azterketa hori burutzeko, 5 minutuko tarteen kodifikazioan oinarritutako eduki-analisi metodo bat erabili da. Emaitzek erakutsi dute alkohola pelikuletako tarteen % 32,7an eta telesailen % 29,8an azaldu zela. Tabakoa pelikulen % 13,2an eta telesailen % 14,5ean azaldu zen. Zabor-janari dagokionez, haren presentzia % 24,3koa izan zen filmetan eta % 24,9koa telesailetan. Azkenik, indarkeria pelikuletako tarteen % 38,7an eta telesailen % 37,3an azaldu zen. Datuok kontuan hartuta, eduki horiek ikusleengan duten eragina murrizteko programa bereziak sortzeko beharra azpimarratzen da. Besteak beste, alfabetatze mediatikoa bultzatzeko programak eta hezkuntza publikoaren errefortzua bultzatzen dira.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados