Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskararen erabilera Ipar Euskal Herrian baldintzatzen duten faktoreak

  • Autores: Eguzki Urteaga
  • Localización: Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, ISSN 1130-8508, Nº 29, 2024, págs. 235-246
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honek, Ipar Euskal Herria osatzen duten Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa herrialdeetan euskararen erabilera baldintzatzen duten hiru faktore aztertzen ditu, gure ustez nagusiak direnak: hizkuntza gaitasuna (zehazkiago, euskararen jakite maila); norbere lehen hizkuntza edo hizkuntzak, zeinek eragin zuzena daukaten ezagutza mailan eta erabilera ohituretan; eta norbere hizkuntza motibazioa, bereziki euskararekiko eta euskararen sustapenarekiko, jarrera eta iritzietan ikusten den bezala. Horri guztiari, pertsona bakoitzaren harreman sarearen baitan dagoen euskal hiztunen dentsitatea gehitu behar zaio, euskara baliatzeko aukerak baldintzatzen baititu. Faktore horiek elkar elikatzen dute, fenomeno metagarri bat eraginez.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno