Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskararen jabekuntza prozesua eskola testuinguruan: zer dakigun, zer jakin nahi dugun

  • Autores: Maider Huarte Abasolo
  • Localización: Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, ISSN 1130-8508, Nº 29, 2024, págs. 195-212
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • EAEko Haur Hezkuntzako geletan gaur egun dagoen askotariko heterogeneotasuna abiapuntu, artikulu honek euskararen jabekuntzaz, euskara H1 izanik, dakiguna berrikusi eta eskolan egiten den jabekuntzaz orain arte egindako ikerketak kritikoki aztertzen ditu. Halaber, gerora begirako ikerketa erronka bi plazaratzen ditu: batetik, euskararen H2 jabekuntza edo garapen prozesua eskolan xehetasun linguistiko handiagoarekin deskribatu behar da H1 jabekuntzaren arloan lortu den zehaztasuna bermatze aldera; bestetik, H2 jabekuntzari dagokionez eskolako esku-hartzearen alorrean garai bateko irakas-estrategiak egun indarrean dauden eta eraginkorrak diren ikertu behar da hizkuntzaren garapen prozesuan irakasleek beren lana hobeto egin dezaten.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno