Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Itzulpengintza administrazioan: zenbait gogoeta

Alaitz Zabaleta Sarobe

  • Idatzizko itzulpengintza administratiboari buruzko artikulu honetan, lehenbizi, dauzkagun datuak aztertzen dira, ikusteko zer hizkuntza erabiltzen den nagusiki testuak sortzerakoan. Ondoren, itzulpengintzak hizkuntza politikaren eskeman zer eginkizun bete behar duen hausnartzen da, eta gaztelania-euskara itzulpenetarako estrategiaz eman diren zenbait gomendio aipatzen. Kantitatearen eta kalitatearen arteko auzian lan zamak zer eragin duen ere mahaigaineratzen da. Bukatzeko, itzultzailearen ikusezintasuna, herritar euskaldunek Administrazioaren informazioa zenbaitetan berandu jasotzea eta itzultzaile neuronalen aukerak eta arriskuak aipatzen dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus