Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku

    1. [1] EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 42, Nº. 103, 2024
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Unibertsitatetik kanpoko eskolatze-eredu bat proposatzen du Euskal Hezkuntza-sistemak, hezkuntza pertsona guztiengana iristeko eta ikuspegi inklusibotik modu pertsonalizatuan erantzuteko. Horrela, hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleen erregistroa egiten ari dira, haien tipologien araberakoa, eta askotariko beharrei hezkuntza-erantzuna ematen. Unibertsitateak ere ildo beretik ari dira, aurretiko hezkuntza-mailetan emaniko laguntzekin bat egiten. Izan ere, “irisgarritasun unibertsala”, “irisgarritasun kognitiboa” eta “Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala” kontzeptuek paradigma-aldaketa ekarri dute. Euskadik ere irisgarritasun unibertsala bultzatzeko konpromisoa dauka hartuta eta bizialdi osoko ikaskuntzaren legean orientazio-sistema integratua planteatu zen. Bestalde, euskara ikastea edo hobetzea aukera bat da 16 urtetik aurrera eta oso garrantzitsua da zeregin honetan pertsona guztiei behar duten hezkuntza-laguntza ematea eta baliabideak jartzea. Artikulu honetan, esparru horretarako zenbait helduleku proposatuko dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno