Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Genero ikuspuntutik zer nolako lanketa egiten da haur hezkuntzan?

Irati León Hernández, Inna Tsvintarnaia, Judit Martínez Abajo, Rakel Gamito Gómez

  • Egun, genero eta sexualitate politikek ez dute genero indarkeria errotik lantzen, garaiotan gorakada handia izan duen arren. Funtsezko papera du horretan guztian hezkuntzak; horrenbestez, genero perspektiba txertatuko duen hezkuntza sistema baten aldeko hausnarketa sustatzea beharrezkoa da, batik bat genero eraikuntzaren hastapenetan, hots, 0-6 etapan. Kontuan hartuta, hain zuzen etapa honetan ikerketa gutxi daudela, ikerketa honek haurtzaroan sakontzeko grina du. Honako ikerketa hau kasu azterketa bat da, bost adituri egindako elkarrizketa bidez, egungo eskoletan, haur hezkuntzako etapan, hezkidetzaren inguruan egiten den lanketa ezagutzeko helburua duena. Ikerketa honen bidez, haur hezkuntzako errealitatean, generoaren inguruko lanketan dikotomiak eta feminismoak duten lekua aztertzea du helburu. Ondorioei dagokienez, lanketa oso azalekoa dela ikusi da. Ez du feminismoarekin lotura esturik eta ikasgeletako aniztasuna bigarren mailan kokatzen da eta, era berean, ez dago inolako loturarik genero dikotomiaren eta indarkeriaren artean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus