Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Lehen hezkuntzako ikasgela bateko gizarte-harremanen analisia aerobik kooperatiboaren bidez

María García Vaquero, Izaskun Luis de Cos, Oihane Otaegi Garmendia

  • Gizarteak aurrera egiten du, eta, horrekin batera, hezkuntzak, gizartean gertatzen diren aldaketekin bat datozen metodologia berriak bilatuz. Ikasle bakoitza desberdina da, eta, beraz, garrantzitsua da eskolan dagoen aniztasun guztia barne hartzen duen ikaskuntza-prozesu bat erabiltzea eta kontuan hartzea. Joera horri jarraituz, lan honen helburua da gizarte-harremanetan eta ikasgelan izandako hobekuntza aztertzea, Gorptz Hezkuntzako saioetan aerobik kooperatibo baten inplementazioaren ostean. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboan oinarritutako esku-hartzea planteatzen da, Lehen Hezkuntzako 4. mailako talde batean. Lortutako emaitzek erakusten dutenez, unitate didaktikoa praktikan jarri ondoren, gelako harremanek hobera egiten dute, ikasleek erabakiak eta jarduerak partekatu dituzte eta horrekin gozatzen dute; hala ere, metodologia horrek ikaskideen arteko harremanak hobetzen dituela ondorioztatzen da, nahiz eta epe luzerako emaitza bat ikusteko lan sakona egin behar den.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus