Lanbide Heziketa eta euskararen gaiari heldu, eta zertzelada orokor batzuk ematen dizkigu lerro hauetan Iñaki Condek, Ikaslaneko lehendakariak. Lanbide Heziketak lan-mundua euskalduntzeko berebiziko garrantzia du. Hori dela eta, orain artean oro har zer hutsune betetzen saiatu diren azaldu digu egileak. Lanbide Heziketaren euskalduntze-prozesua, eskola-enpresen harremanean, bi esparrutan oinarritzen da, nagusiki: praktiken esparruan eta heziketa ez-arautuarenean. Bietan aurrera egin beharko du euskarak, normaltze bidean jarriko bada.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados