Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Eleaniztasuna Lanbide Heziketan

  • Autores: Markel Arizmendi
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 51, 2004 (Ejemplar dedicado a: Lanbide Heziketa eta euskara), págs. 79-84
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Eguneroko abiada zoroari berehalakoan erantzun beharrez, merkatuan normaltasunez erabiltzen diren hizkuntzetan aritzea izaten da ohikoena enpresen munduan; gazteleraz eta ingelesez, hain zuzen ere. Dena dela, Lanbide Heziketak erantzukizun eskerga dauka enpresa mundua euskalduntzeko prozesu luzean. Haatik, eman behar diren urratsak ongi pentsatuak izan behar dira Markel Arizmendiren ustetan, eta hiru ardatz nagusiren inguruan eman gainera: errealitatearen azterketa LHko ikastetxeen aldetik; epe erdirako helburu zehatzen eta adostuen finkapena; estrategiak eta Ekintza Plan bat bideratzea. Bestalde, gure ikastetxeetatik ateratzen diren teknikari guztiak eleanitzak izan behar dira egilearen iritziz, hots, guztiek hiru hizkuntzak menderatu beharko lituzkete, bakoitzari dagokion hizkuntz komunikazio gaitasun desberdinekin bada ere. Etorkizunean heziko ditugun teknikariek guztiek euskaraz jakiteaz gain, terminologia teknologikoa euskaraz erabiltzeko gaitasuna erakutsi behar dute. Gazteleraz beste horrenbeste. Ingelesaren inguruan, irakurtze eta idazte mailako konpetentziak azpimarratu beharko lirateke eta gutxieneko ahozko komunikazioa erdietsi.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno