Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Zeharkako ebaketa prozesuaren parametroen eragina erresistentziahandiko altzairuzko xafla lodietan

David Abedul Moreno, Lander Galdós Errasti, Eneko Sáenz de Argandoña Fernández de Gorostiza, Elena Silvestre Soriano

  • Zeharkako ebaketa prozesuak metalezko bobinak ebakitzeko edo aurre-formatuen murrizketetarako erabiltzen dira. Ebaketa eragiketaren emaitzak, ebaketa kalitateari eta prozesuaren indarrei dagokienez, prozesuaren parametroen eta materialaren portaeraren araberakoak dira. Prozesuaren parametroen ondorioak zehazteko, ebaketa prototipo hidrauliko bat erabiltzen da zeharkako ebakidura eragiketak eginez 10 mm-ko lodiera duen erresistentzia handiko altzairuzko xafla batean. Emaitza hauek prozesuaren indar eskakizunak ulertzen eta bezeroen ebaketa kalitatearen baldintzak betetzen lagunduko dute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus