Egitura baten egungo egoera erreala zein den jakitea erronka bat da berez eta are gehiagoarkitektura historikoan, heldu zaigun ondarea ahalik eta hoberen zaintzea xederik garrantzitsuenadenean. Egitura baten ezaugarriak zehazteko hainbat teknika ez suntsitzaile edo erdi-ez suntsitzaileakgaratzen joan izan dira azkeneko urteetan. Hole-drilling teknika erdi-ez suntsitzaileen artean kokatzenda. Teknika honek zulo txiki bat egin eta material kentze horrek zuloaren inguruan eragiten duenerlaxazioa hiru deformazio-sentsoreez osatutako erroseta baten bidez neurtzean datza. Aspalditikezaguna da teknika hau baina bere erabilera material homogeneo eta isotropikoetara mugatzen zen. Hemen aurkezten den lanaren nobedadea teknika egurrean aplikatzen dela da. Ortotropia daegurraren bereizgarrietako bat. Honek, norabide elastiko nagusi bakoitzean (axial, erradial etatangentzial) portaera eta ezaugarri desberdinak izaten dituela esan nahi du. Hau aurrera pausogarrantzitsua da, orain arte, material isotropikoetara soilik mugatu baita
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados