Olatz Landeta Diaz, Ane Landajuela Larma, Hector Flores Romero, Itsasne Bustillo Zabalbeitia, Miguel Garcia Porras, J.G. Valero, Oihana Terrones Urio, A.J. García Sáez, G. Basañez
Apoptosian, proapoptotikoa den BCL2 familiako BAK proteinak mitokondrioko kanpo mintzean(MKM) c-zitokromoaren eta apoptosi-eragileak diren faktoreen (adib. Smac/DIABLO, AIF…)askapenaren erantzule diren poroak eratzen dituela jakina da. Hala ere, BAKen poro apoptotikoarenezaugarriak eta izaera zeintzuk diren aztertzeke daude. Lan honetan, BAKek c-zitokromoa askatzeazgain, alofikozianina (104kDa) ere askatzeko adineko poro handiak eratzen dituela ikusi dugu. Gainera,guztiz proteikoak diren kanaletan gertatzen ez den bezala, BAKen poroak tamaina egonkorra etaegitura finkorik ez duela aztertu genuen. Hortaz, BAKek eratzen duen proteinekiko iragazkorra denporoaren tamaina dinamikoa da, izaera proteolipidikoarekin bat eginez.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados