Jaioberrietan gertatzen den garuneko kalte iraunkorren arrazoi nagusia hipoxia perinatala da,jaiotzen %1-6 inguruan jazotzen baita. Pertsona hauetako asko hil egiten dira, eta bizirik jarraitzendutenek hainbat urritasun garatzen dituzte, besteak beste, koordinazio motorra, zein kognizioa etajokabidearekin erlazionaturikoak. Azken urteotan, kannabinoideak etorkizun oparoko agenteneurobabesle gisa azaleratu dira, hainbat garuneko kaltetan. Esaterako, kannabidiolfitokannabinoideak (CBD) hipoxia-iskemia (HI) eragin zaien animaliengan gertatzen diren garunekokalteak ekiditen ditu hein handi batean, bai arlo kognitibo eta motorrean eta bai eta mailamolekularrean eta zelularrean ere. Proiektu honetan, HI eragin zaien arratoien garun-eskualdeminduetan, CBD-ak duen eragina aztertu da egitura mailan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados